· 48 proiektuen eta planifikatutako 150 jardueren garapena %81,82koa izan da bizi-kalitate arloan, %91,67 bizikidetzan, %64,29 azpiegituretan eta %63,64 sustapen ekonomikoan, amaitutako zein martxan dauden proiektuak kontuan hartuta.
· Erkidegoaren indartze prozesuan 4.000 pertsona inguruk hartu dute parte, erabateko populazioaren %36,59. Beharrezkoa zen zeharkako lanean eta sarean auzoko 50 gizarte-eragileen %100 mobilizatu da.
Bilbo, 2012ko apirilaren 12a. 2008an, Bilboko Udalak, auzokoen laguntzarekin, “Imajinatu Otxarkoaga” plana martxan jarri zuenetik Otxarkoaga auzoko irudi estereotipatuarekin amaitzeko eta Otxarkoaga Bilboko beste auzo baten bihurtzeko eta irudi ezkor hori deuseztatzeko aurrera eraman diren ekimenak asko izan dira. Gaur egun, irudi hori gaindituta dago eta Otxarkoaga auzoko etorkizuna itxaropenez beteta dago, neurri baten “Imajinatu Otxarkoaga” planari ezker. Estatu osoan aitzindaria den proiektu honek, hiritarrak bere ingurunea hobetzeko ideiak ematera gonbidatzen ditu. Auzo-bizikidetasun eta talde-integrazioaren eredu bat da gainera.
"Imajinatu Otxarkoaga" erkidego-plana auzoaren etorkizuneko diseinuan interesdun gizarte eta auzo-eragileen parte-hartzean eta inplikazioan oinarritzen da. Bilboko Udala demokrazia parte-hartzailea bultzatzen duten metodologien alde agertzen da, hiritarren parte hartzea bultzatuz auzokideen behar eta egonezinetara hurbiltzeko.
Aurrekariak
2008an “Imajinatu Otxarkoaga” proiektua sortzen da “auzoko bizikidetasuna hobetzeko eta bertakoa izatearen harrotasuna sortzeko helburuarekin. Honetarako, auzokideei, gizarte eragileei eta hiritarrei partaide egin zaie”.
Auzokideen nahiak jaso egin ziren 972 pertsonak parte hartu zuten txosten batetan (auzoko biztanleen %8,53). Txosten honetan islatzen dira gizarte-bazterketa, ikastetxeetako “ghettizazioa”, bizikidetasun arazoak, gizalege eza, azpi etxeak, arkitektura trabak, aisialdirako guneen falta edo jarduera komertzial eskasa.
Parte hartzaileen ikerketa egin eta hiritarren eskaerak jaso eta gero, 4 jarduera arlo finkatu ziren (bizi-kalitatea, bizikidetza, azpiegiturak eta sustapen ekonomikoa), aurkitutako beharretan oinarritutako 48 proiektu eta 150 jarduera zehatzetan.
Plan aitzindari honetan azpimarratu daiteke Udaleko Sail guztiek bat egin dutela auzokideek burututako Erkidego Plan hau aurrera eramateko.
Proiektu eta planifikatutako jardueren garapena %81,82koa izan bizi-kalitate arloan, %91,67 bizikidetzan, %64,29 azpiegituretan eta %63,64 sustapen ekonomikoan, amaitutako zein martxan dauden proiektuak kontutan hartuta.
Datu hauekin erkidego planaren garapenaren zenbaketa orokorra egiten badugu, “Imajinatu Otxarkoaga” planaren %75 jarri da martxan. Bizi-kalitate, bizikidetza, azpiegiturak eta sustapen ekonomiko arloetako proiektuen garapenek planaren arrakasta bermatzen dute.
Hiritarren parte-hartze eta gogobetetzea
Otxarkoagako auzoak benetan eskertzen du Planaren sorrera eta proposatutako eskaerak garatzen aritzea. Erkidegoaren indartze prozesuan 4.000 pertsona inguruk hartu dute parte, erabateko populazioaren %36,59. Oso datu ona mota honetako prozesuetan, bai Euskadi eta bai Espainian, herritarren %3-%4 bakarrik parte hartzen dutela kontuan izanda. Beraz, Otxarkoagan aurreikuspenak guztiz gainditu dira. Erkidego planean beharrezkoa zen zeharkako lanean eta sarean auzoko 50 gizarte-eragileen %100 mobilizatu da. Gizartegintzako elkarteak, emakumeenak, aisialdikoak, kiroletakoak, lan-ekonomiakoak, soziokulturalak eta auzokideenak hartu dute parte.
Auzokideen gogobetetzea neurtzeko, Bilboko Auzoetako Hiri Behatokiko datuak erabili dira (2009tik 2010era eman den barrutietako garapena). Datu hauen artean garrantzitsuenetariko batek, beste auzo batera bizitzera joateko gogoa %61etik %37ra jaitsi dela adierazten du. Behatokiko datuetatik “Imajinatu Otxarkoaga”ko erkidego planeko arlo bakoitzeko proiektu eta jarduerek auzokoentzat izan duten eragina neurtzen da.
Adibidez, sustapen ekonomikoari dagokionez, auzokideek bertako merkataritzari 3,90 puntuazioa ematen zioten eta orain berriz, 5,76. Otxarkoaga balorapen txarrena zuen hirugarren auzoa izatetik, onenetarikoen 11.postura igo da. Otxarkoagan 180 negozio daude (dendak eta enpresak), hauetatik, %70 denda txikiak dira eta besteen artean gehienak ostalaritzan dihardute.
2009-2011 urteetan zehar burutu diren proiektu eta jarduera garrantzitsuenak hurrengoak izan dira, batzuk martxan diraute eta beste batzuk amaitutzat ematen dira:
1. Bizimoduaren kalitatea.
Otxarkoagako auzokideek beste Bilboko biztanleek duten bizi-kalitate berdina izan dezaten martxan jarri diren proiektu eta jarduerak:
· Gizarte laguntzen kontrola: Gaur eguneraino, berraztertzerako 727 txosten bidali dira Bizkaiko Foru Aldundira. Gainera, 2010eko abendutik, Diru-sarreren Berme Errenta Lanbideren bidez kudeatzen da, beraz, profil zehatzetan areagotu daiteke lana.
· Gizarte laguntzen informazioa: Hiritarrei zuzendutako laguntza sozialei buruzko kanpaina informatibo honek adjudikazio lortzeko bideei buruzko informazioa eskaintzen du eta baita mitoak deuseztatu ere. 1.000 diptiko sortu eta banatu ziren auzoko postontzitan.
· Haurtzaindegia: Eskaintzaren %50ko hedapena.
· Hezkuntza: Bizikidetza eta gizatasun programa bat jarri da martxan eskoletan. Eskola bitartekoen programa baten ezarketa. Auzoko hezkuntza eskolen bateratzea, haurren eskolaren hedapena eta kalitatezko eskolaz kanpoko ekimenen eta hezkuntza laguntzarako tailerren garapena auzoko zenbait zentrotan: Haurgune, Gaztegune, Kidegune, Gugaz Aurrera, auzoko elkarteak, etab. Urtero 200 ekimen inguru antolatzen dira, bertan 3.000 umek eta gaztek hartu dute parte.
· Hiritarren segurtasuna: Hiritarren eskaerei erantzuteko, oinezko poliziaren presentzia areagotu egin da, patruila bereziak jarriz.
· Aisia eta kultura: Adin guztietarako aisialdi eta kulturarako zenbait eskaintzen dinamizazioa eta dantzaldiak pertsona nagusientzat. Urtero, nagusientzako 7 dantzaldi ospatzen dira eta bertan biltzen dira 2.800 pertsona inguru auzokoen eta Otxarkoaga kanpokoen artean.
2. Bizikidetza
Otxarkoagako belaunaldi eta kultura ezberdinak gizarteratzeko, elkar errespetatzeko eta auzoa eta bere baliabideak partekatzeko sortutako proiektu eta jarduerak:
· Gatazkak Kudeatzeko Taldea (GKT): Udaleko sail ezberdinek osatutako gatazkak kudeatzeko talde baten sorrera. Talde honek Otxarkoagako gatazkak aztertzea eta konpontzea du helburu. 2011an 21 arazo jaso ziren eta 15 konpondu.
· Etxebizitza solidarioak: Etxebizitza solidarioen proiektuaren sorrera Udal Etxebizitzen eta EHUren arteko hitzarmen bati esker. Proiektu honi esker, graduondoko ikasleei pisu bat lagatzen zaie auzoaren alde lan egitearen truke. Pertsona nagusiak hartzen dira kontutan bereziki. 14 pisu 2010-2011 ikastarorako eta beste 14 pisu 2011-2012rako. %100 okupazioa.
· Gizatasun Plana: Gizatasun Plan baten garapen eta hedapena 3 publizitate kanpainen bidez ondasun publikoarekiko errespetua, hiri-kirola (hiri lehiaketa bat) eta eskoletan gizatasuna lortzeko. Lehen mailako ikasleekin “Doy la cara por la convivencia” landu zen 50 umeekin eta bigarren mailakoekin Otxarkoagako Heziketa Zentroan lip dub bat egin zen gizatasunaren inguruan. Bertan 550 pertsonek hartu zuten parte. Gizatasun gida bat ere landu zen, 5.000 kopia banatu ziren Otxarkoagako postontzietatik. Gizatasun azoka bat burutu zen baita.
· Elkarteen babesa: Auzoko baliabideen gida bat egin eta postontzietara bidali zen. Gida honetan udal zerbitzuen zein asoziazio-sarearen %100ak hartu zuen parte. Elkarteen Azoka bat ospatu zen 2009ko abenduan hiritarrei auzoko elkarteek egiten dutenaren berri emateko. 100 pertsona egon ziren bertan.
· Kalearen berreskuratzea: Parte-hartzea, bizikidetza eta kultura-arteko harremanak bultzatzeko ekimenen bidez: Igandetan Jolastu (hileroko igande baten Tendel Elkarteak gazteenei zuzendutako aisialdirako ekimenak antolatzen ditu), emakumeei zuzendutako jardunaldiak, hirugarren adinari (hirugarren adinekoek dituzten beharren ikerketa), beste kultura eta jatorrikoei…
· Auzoko irudiaren hobekuntza: Gosari-lana komunikabide nagusiekin, Otxarkoagari buruz ematen diren berriei buruzko komunikazio plan bat garatuz. Gaur egun agertzen diren berri gehienak baikorrak dira eta Imajinatu Otxarkoaga Planari buruz hitz egiten dute.
· InfoOtxarkoaga: Udal argitalpen zehatz baten sorrera, InfoOtxarkoga. Dagoeneko 4 ale kaleratu eta auzoko postontzietatik banatu dira.
· Denboraren bankua: Auzoan zegoen ekimen bati jarraituz, behar bat duten pertsonei trebetasun bat dutenekin harremanetan jartzen zaie, denboraren trukea ekimen honen ardatz nagusia izanik.
3. Azpiegiturak
Otxarkoaga auzo “atsegin” baten bihurtzeko burutu diren proiektu eta jarduerek, bizitza, gizarte harremanak eta aisialdia erraztea dute helburu. Honekin jendea auzoan gelditzera animatu nahi da eta baita kanpoko jendearen bisita eta finkapena:
· Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartearen (SURBISA) informazio gune bat ipini da auzoan. 2011 urtean 1.112 kontsulta jaso ziren bertan eta hauei erantzuteko 37 igogailu jarri dira auzoan.
· Merkatu plazaren birmoldaketa.
· Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren (ESKENA) sorrera eliz zaharrean, eliza birgaitu eta egokitu ondoren.
· Etxebizitzen hobekuntzarako Zaharberritze Plan Orokorra amaitu da auzoan.
· Metroko 3. Linearen eraikuntza eta abiarazia (2013rako espero da).
· Hirigintzaren hobekuntza: argiztapena, linea elektrikoak, barandak, baldosak…
· Irumineta-Arbolantxa bidearen konponketa: Auzoko leku honetan aisialdi eta kirol guneak jarriz sarbidea eta trafikoa hobetu egin da eta gainera aparkaleku gehiago lortu dira.
4. arloa. Sustapen ekonomikoa
Otxarkoagan enplegu eta hezkuntza azpiegitura bat lortzeko proiektu eta jarduera ezberdinak burutu dira. Azpiegitura honen bidez, auzoa dinamizatu eta biztanleri, lan eta turismo gehiago erakarri nahi da:
· Auzoko merkataritzarako lokalen ikerketa sakona: Modernizazioa, azpiegituren hobekuntza eta merkatuaren ikerketak bultzatzeko. Ikerketan erabiltzen eta erabiltzen ez diren lokalen mapa eta merkataritzaren ezaugarri estrukturalak eta tipologia aurkitu ditzakegu. Datu hauek, merkataritza eskaintzaren hutsuneak antzemateko erabiltzen ari da.
· Merkataritzarako laguntza: Otxarkoagako enpresa eta merkataritzarako prestakuntza eta laguntza ekonomikoa sustatzen duen programa. 13 merkatal toki lortu dute laguntza. Lan Ekintza eta Udal Etxebizitzen arteko elkarlana Otxarkoagako “El Chino” merkataritza-gunea hobetzeko.
· Otxarkoagako Merkatarien Elkarteari laguntza bere jarduerak eta barne eta kanpo ezaguerak bultzatzeko: elkartearen web orrialdea sortu eta garatu egin da.
· Enpresen haztegia: 18 lokal egokitu dira eta dagoeneko 14 negozio berri sortu eta martxan daude.
· Muralismo eta pasai-pinturen proiektua: Etxeaurreen berreskuratze eta apainketarako etorkizuneko proiektu baten azterketa. Proiektu honek muralismo eta paisai-pintura proposatzen du. Arteari esker auzoaren irudi baikorrago bat lortu nahi da.
“Imajinatu Otxarkoaga”k zenbait sari jaso ditu, horien artean Lurralde eta Marketing Saria Más Cuota Komunikazioko Enpresaren Zerbitzu kategorian. Gainera, Demokrazia Parte-Hartzaileko Nazioarteko Behatokiak antolatzen duen "Ohitura Onak Hiritarren Parte-Hartzean" arloaren lehiaketan hartu zuen parte.
Etorkizunari begira
2008tik gaur eguneraino, “Imajinatu Otxarkoaga” erkidego planaren emaitza onak direla eta, Bilboko Udalak bere alde apustu egiten jarraitzen du. Itziar Urtasun anderea plan honen koordinazioaren arduraduna da, Otxarkoaga-Txurdinaga 3. Barrutiaren presidentea eta Jaietako Sailaren zinegotzia delarik. Udal sail honek planaren kudeaketaz arduratzen da.
Aurten eta datorren urteetan, martxan dauden zein berriak diren proiektuak burutuko dira 4 arlo ezberdinetan: bizi-kalitatea, bizikidetza, azpiegiturak eta sustapen ekonomikoa. Bizi kalitate arloan lau ildo jarraituko dira: gizarteratzea, hezkuntza, aisia eta kultura eta osasuna.
Gizarteratzeari dagokionez, ama gazteen inguruko txosten bat egingo da, hezkuntzan, auzoko umeentzako hezkuntza eskaintzaren hobekuntza plana jarraituko da, aisia eta kulturan, aisialdirako eta arautu gabeko prestakuntzarako jardueren eskaintza zabaldu eta handitu nahi da.
Zentzu honetan, erkidego-antzerki bat jarri da martxan eta bertan 14 urtetik 70 urtetarainoko auzoko 20 pertsonek hartzen dute parte. Otxarkoaga eta bere auzokideei buruzko antzerki lan bat sortzen ari dira Harrobia-Eskena eta Dordoka la contracorriente-ren laguntzarekin. Osasunari dagokionez, osasun-arreta hobetzeko ahaleginak egingo dira, gehien bat nagusientzat.
Bizikidetza arloan jarraituko diren ildoak bizikidetza eta auzoaren irudian oinarrituko dira. “Kalea berreskuratzea” proiektuarekin jarraituko da, parte-hartzea sustatuz eta adin guztietarako jarduerak antolatuz. Gune gatazkatsuen identifikazio eta gizarteratze planekin aurrera egingo da, plan honen barne pisu solidarioak aurkitzen direlarik. Otxarkoagaren irudi baikorrago bat lortzeko, komunikabideei auzoa irekiko zaie lan fina egin dezaten.
Beste aldetik, Azpiegituren atalean arkitektura-oztopoak kentzeko lan egingo dugu. Hainbat eraikin ere apaindu edo pintatuko dira auzoa ederrago ikus daitezen.
Azkenik, Sustapen ekonomikoaren ardatzean bisitarientzako ibilbide erakargarriak sortzea eta identifikatzea helburu nagusiak izango dira. Horrez gain, Otxarkoagaren ingurumen ondasuna aintzat hartuta izan dadin lortu nahi dugu.
Zeregin handia dugu oraindik baina Bilboko Udalaren apustuak “Imajinatu Otxarkoaga”ren alde tinko jarraitzen du, auzoa eta auzokideen onerako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario