miércoles, 4 de abril de 2012

“IMAGINA OTXARKOAGA – IMAJINATU OTXARKOAGA” VII. ARETO FUTBOL KIROLKOAGA LEHIAKETA ANTOLATU DU PAZKO ASTERAKO

· Apirilaren 10etik 13ra, Txurdinaga Eskolan (Fernando Jimenez kalea, 3), VII. Areto Futbol Kirolkoaga Lehiaketa jokatuko da 4 kategorietan (haur, kadete, gazte eta senior) bertako talde ezberdinen artean: CD Otxartabe, Gazte Otxar, Behekoa, Artabe…

· Tendel Elkartearen ekimen hau “Otxarkoa eta kirolaria naiz” ekintzaren barne dago, Bilboko Udalaren “Imagina Otxarkoaga - Imajinatu Otxarkoaga” planaren barruan. Aisialdiaren bitartez, kirola eta auzo ezberdinetako gazteen arteko harremanak bultzatu nahi dira eta baita kultur eta leku ezberdinetako jende arteko gizarteratzea eta bizikidetza.

Bilbo, 2012ko apirilak 4. 2008an, Bilboko Udalak, auzokoen laguntzarekin, Otxarkoaga auzoko irudi estereotipatuarekin amaitzeko “Imagina Otxarkoaga - Imajinatu Otxarkoaga” plana martxan jarri zuenetik, Otxarkoaga Bilboko beste auzo baten bihurtzeko eta irudi ezkor horretatik ihes egiteko aurrera eraman diren ekimenak asko izan dira. Gaur egun, irudi hori deuseztatuta dago eta Otxarkoaga auzoko etorkizuna itxaropenez blai, neurri baten “Imagina Otxarkoaga - Imajinatu Otxarkoaga” planari ezker. Estatu osoan aitzindaria den proiektu honek, hiritarrak bere ingurunea hobetzeko ideiak ematera gonbidatzen ditu. Auzo-bizikidetasun eta talde-integrazioaren eredu bat da gainera.

"Imagina Otxarkoaga - Imajinatu Otxarkoaga" erkidego-planak auzoaren etorkizuneko diseinuan interesdun gizarte eta auzo-eragileen parte-hartze eta inplikazioan oinarritzen da. Auzoan egiten diren jarduera anitzen artean, asteartea den apirilaren 10etik apirilaren 13a den ostiralera arte, VII. Areto Futbol Kirolkoaga Lehiaketa jokatuko da haur, kadete, gazte eta senior kategorietan (3 haur kategorian, 4 kadetetan, 2 gazte kategorian, 2 seniorrean) Txurdinaga Eskolan (Fernando Jimenez kalea, 3).

Tendel Elkartearen ekimen hau “Otxarkoa eta kirolaria naiz” ekintzaren barne dago, Bilboko Udalaren “Imagina Otxarkoaga - Imajinatu Otxarkoaga” planaren barruan. Aisialdiaren bitartez, kirola eta auzo ezberdinetako gazteen arteko harremanak sustatu nahi dira eta baita kultur eta leku ezberdinetako jende arteko gizarteratzea eta bizikidetza. Pazko Astean burutu daitezken jardueren artean kirola bultzatu nahi da baita. VII. Kirolkoagako Lehiaketaren edizio hau giro ona eta adiskidetasuna dela eta nabarmentzen da.

Partidak lau egunetan zehar jokatuko dira (apirilaren 10etik 13ra) 16:00etatik 21:00etara eta finalean garaikurrak eta dominak banatuko dira. Lunch bat ere izango da eta sarien banaketan Bilbao Athleticeko ordezkari bat izango da, beti bezala.

Oraindik lan asko egin behar da eta amets asko bete behar dira baina Bilboko Udalak "Imagina Otxarkoaga - Imajinatu Otxarkoaga"ren alde gogor egiten du apustu guztien eta guztientzako auzo hobea lortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario