Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA. Mostrar todas las entradas

domingo, 27 de marzo de 2011

OTXARKOAGAKO BALIABIDEEN GIDA ARGITARATU DU UDALAK

Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutietako Kontseilu Sailaren bidez, Otxarkoagako Baliabideen Gida berri bat argitaratu du, auzoan dauden hainbat baliabideri buruzko informazio guztiarekin, publikoak zein ekimen pribatukoak.

“Imaginatu Otxarkoaga” Plan Komunitarioaren Bidez planteatutako beharretik sortzen da ekimena eta auzoa berpizten lan egiten duten hainbat elkartek zein udal erakundeek planteatutako jarduera bakoitzera errazago hurbiltzea eta duten garrantzia nabarmentzea lortu nahi ditu.

Ia 60 orrialdek jasotzen ditu Otxarkoagako komunitatea osatzen duten alderdiak: udal zerbitzu nagusiak -Auzo Etxea, oinarrizko gizarte zerbitzuak, herritarren segurtasuna edo osasunarekin lotutakoak-, Otxarkoaga eta Txurdinaga aldean dauden ikastetxeak, edo auzoko bizitza soziala, kulturala eta aisiazkoa aberasten lan egiten duten era askotako elkarteak.

Erabiltzaileek eskatzen duten informaziora heltzeko, eskema erraza jarraitzen dute baliabideen gida berriaren arlo guztiek: Baliabidea edo dagoen elkartea, zehaztapen txiki bat eta herritarrek harekin harremanetan jarri ahal izateko aurkituko dituzten erak.

Otxarkoaga osorako eskuragarri dagoen kontsulta arin eta dinamikorako tresna bat da. Izan ere, Udalak dohainik banatuko ditu 3.500 ale baino gehiago auzokideeen artean, eta, auzo Etxean zein Udal Liburutegian ere eskura egongo da. Gainera gida Hiriko beste puntu batzuetan ere kontsultatu ahal izango da: Barrutietako Auzo Etxeetan, Liburutegi Publikoetan edo Udalaren web gunean, honako URLren bidez: www.bilbao.net/imagina_otxarkoaga/guia_recursos.pdf

“IMAJINATU OTXARKOAGA” PLANA MADRILEN

Bilboko Udalak martxoaren 10 eta 11an “Imajinatu Otxarkoaga" Plan Komunitarioa aurkeztuko du, auzokoen arteko bizikidetza eta kolektibo baztertuenak gizarteratzeko adibide gisa.

Horrela, Bilboko Udala Madrilgo Komunitatearen Auzokoen Asistentziarako Zerbitzuak (ASIVECAM) garapen komunitarioari buruz antolatutako jardunaldi profesionaletara joango da, autonomia erkidego eta udal desberdinek etxebizitza eta gizarteratzearen alorretan garatutako politika desberdinak zabaltzeko eta ezagutarazteko asmoz, horrekin elkartrukerako eremua osatuz.

Hala, Bilbo hainbat organismo eta herri-erakunderekin batera egongo da jardunaldi hauetan, hala nola, Andaluziako Junta, Madrilgo Komunitatea, Valentziako Generalitat, Galiziako Xunta eta Madril, Zaragoza eta Alacant hirietako udalak. Gizarteratze, hiritar parte-hartze eta garapen komunitarioko programetako 200 arduradun politiko eta tekniko ingururi zuzenduta daude.

Hiritarren Partaidetza eta Barruti Kontseiluetako kide bat bertan egongo da Bilboko Udalaren ordezkari gisa. Bere zeregina "Imajinatu Otxarkoaga” Plan Komunitarioa ezagutzera ematea da, pertsonen eta kolektibo baztertuenen bizikidetza hobetzeko praktika onen adibide gisa.

Guztion eta guztiontzako plana

Hiritarren parte-hartzea sustatzea eta gizarte-kohesioa bultzatzea “Imajinatu Otxarkoaga” plan komunitarioaren oinarriak dira. Horren bitartez, auzoaren etorkizuna berriro zehazteko proposamen multzoa ezarri da, 1.000 lagun baino gehiagok parte hartu dutelarik.

2009ko amaieran Bilboko Udalak hiritarren parte-hartzean eta gizarte-eragileen nahiz auzokoen inplikazioan oinarrituz abian jarri zuen Otxarkoaga auzunearen etorkizuna imajinatzeko honako proiektu hau. Horrez geroztik, Plan Komunitarioaren esparruaren barruan hainbat ekimen garatu du, betiere bizikidetza hobetzera bideratuta.

lunes, 7 de marzo de 2011

“OTXARKOA NAIZ ETA…”

Imajinatu Otxarkoaga Plan Komunitarioak auzoan bizi edo auzoarekin identifikatuta sentitzen diren auzotar guztien harrotasuna sustatuko du, gaiaren araberako tailer espezifikoetako ekimen berria abian jarriz.

Otxarkoagan bizi diren talde eta sektoreetako bakoitzari daukan balioa emateko xedez, “Otxarkoa naiz” deitutako ekimena eta, auzoaren beraren etorkizuna diseinatzeko, herritarren zein auzoko gizarte eragile guztiengan oinarrituta, jarduerez betetako aste biak eskainiko dira.

Hurrengo martxoaren 8an eta Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, lehenengo aste tematikoaren protagonista auzoko emakumea izango da, Auzo Etxean egingo den hitzaldiaz 19:00etatik 20:30etara. Gainera asteazkenetan, hilaren 9, 16 eta 23. egunetan, Auzo Etxera hurbilduko diren pertsona guztiek genero indarkeriari buruzko ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, auzoko eragile desberdinek, udal teknikariek eta ordezkari politikoek antolatutakoak.

“Otxarkoa naiz” beste aste batzuetan, apirila, maiatza, urrian izango direla eta arlo desberdinetan diharduen taldeko kide diren beste eragile batzuk omenduko dituzte. Auzoak bere osotasunean aurre egin behar eta ahal dituen zailtasunak arintzea da euren asmoa.

“Otxarkoa eta kirolaria naiz” asteak Kirolen Erregea maite dutenei Otxarkoagako Prestakuntza Zentroan egingo den Bosnako Txapelketan parte hartzeko aukera emango die, apirilaren 16, 27 eta 28an, goizeko 10etan hasita. Topaketaren bidez gazteek elkarteetan parte hartzea sustatu nahi da, bizilagunek auzunearekin duten konpromisoa atzean duen plana garatze aldera.

Auzoko elkarte ehuna osatzen duten sektoreetako bat gazteak dira. “Otxarkoa eta gaztea naiz” maiatzaren 27ko jardunaldia haiei bideratuta egongo da. Auzoko neska mutilek arratsaldeko 17:30etatik aurrera Ugarte Plaza inguruan izango diren ikuskizunez gozatuko dute: kontzertua, inguruko gazteek egindako bideoaren proiekzioa eta sarien banaketa.

Azkenik, 2011ko urriaren 21ean 11:30etatik 15:00etara Ugarte Plazaren inguruan ere kulturen arteko jai gastronomiko handi baten bitartez, “Otxarkoa eta etorkina naiz” aldarrikatu ahal izateagatik harro sentitzen diren pertsona guztien sentimendua errebindikatuko da.

Imajina News: komunikabideak auzoaren zerbitzutara

Hala ere, aste tematikoak ez dira Otxarkoagako Imajina Planarekin harremana duten hitzordu berri bakarrak.

Ekimenaren xedea hedatu ahal izateko komunikabideek daukaten garrantziaz jabeturik, antolakuntzak eta eragile parte hartzaileek hurrengo maiatzaren 7ko jardunaldia “Imajina Newsen” bidezko ekintza guztien berri emateko erabiliko dute.

www.otxarkoaga.es auzoko webgunea, herritarrei zabaldutako bere blogaren bidez, Otxartelebista tokiko TB edo 107.7 frekuentzi ako irratia eskaintza berrien oihartzuna izango dira eta auzokideak une bakoitzean sortuko diren notizien eragile biziak izan daitezen saiatuko dira.

Finkatutako beste ekimen batzuk

Orain dela ia bi urtez egindako azterketa bateratutik sortutako ekintza programak hainbat jarduera jarri zuen abian, Otxarkoagako auzokideek onartzeari esker, finkatu ahal izan direnak.
Igandetan jolastu ekimena bezalako kasua da, auzoko umeei zuzendua, hilabeteko igande batean ospatzen dena eta ekintza ludikoak egiten direla 11:00etatik 14:00ra Ugarte Plazan.
Gazteenek Igandetan jolastu beren aisialdirako erreferentetzat edukitzen jarraitu ahal izateko helburuarekin, Udalak eta inplikatutako beste eragileek hurrengo jarduerak antolatu dituzte:

* martxoaren 13an: Puzgarriak, txikipark, kaleko jolasak eta animazioa
* apirilaren 3an: Magia ikuskizuna eta animazioa
* maiatzaren 29: Ipuin kontu kontari eta animazioa
* ekainaren 12an: Ume ginkana eta animazioa
* urriaren 30an: Puzgarriak eta animazioa
* azaroaren 7an: Ume antzerkia eta animazioa.

Gainera, urteon, Gatazkak Kudeatzeko Ekipoak lanean jarraituko du auzoan sortu litezkeen egoera gatazkatsuak atenditzeko eta merezi duten berehalako erantzuna emateko. Talde hori Hiritarren Segurtasun Saileko pertsonek, Gizarte Ongizate Saila, Hezkuntza Saila, Udal Etxebizitzak eta Bizikidetzako Behatokikoek osatzen dute.