viernes, 28 de mayo de 2010

GIZALEGEZKO LEHEN FUTBOL TXAPELKETAREN HELBURUA

Hurrengo larunbatean, 2010eko maiatzaren 29an, Otxarkoagako Prestakuntza Zentroan goizeko 10:00etatik aurrera gizalegezko lehen txapelketa izango da auzoko gazteek antolatutako taldeen artean. Ekimena Imagina Otxarkoaga Erkidegoko Planean bilduta dago eta helburua gazteenen atxikimendua lortzea eta pertsonen euren auzoarekiko konpromisoa sustatzea da.

Gizalegezko futbol txapelketa Otxarkoagako elkarteek antolatuta dago eta Bilboko Udalaren Partaidetza Sailaren eta Barruti-Kontseiluen lankidetza du. Lehiaketa hori Otxarkoagako Auzo-Etxean kamisetak banatzearekin hasiko da.

Ondoren, txapelketan parte hartuko duten sei taldeak (Otxarkoaga A, Otxarkoaga B, Otxarkoaga C, Otxartabe Jubenila, Otxartabe Seniorra eta entrenatzaileen taldea) eguerdira arte jokatuko diren partidekin hasiko dira.
  • Otxarkoaga A-C 10:30ean
  • Otxarkoaga C-B 11:00etan
  • Otxarkoaga B-A 11:30ean
  • Jubenilak- Entrenatzaileak 12:00etan
  • Seniorrak- Jubenilak 12:30ean
  • Entrenatzaileak- Seniorrak 13:00etan

14:30ean gizalegezko lehen txapelketa horretan parte hartzen duten jokalari guztiak Arbolantxa garagardotegian bilduko dira bazkari ederraz gozatzeko eta 16:30ean finala jokatuko dute auzoko Prestakuntza Zentroan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario