domingo, 27 de marzo de 2011

OTXARKOAGAKO BALIABIDEEN GIDA ARGITARATU DU UDALAK

Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutietako Kontseilu Sailaren bidez, Otxarkoagako Baliabideen Gida berri bat argitaratu du, auzoan dauden hainbat baliabideri buruzko informazio guztiarekin, publikoak zein ekimen pribatukoak.

“Imaginatu Otxarkoaga” Plan Komunitarioaren Bidez planteatutako beharretik sortzen da ekimena eta auzoa berpizten lan egiten duten hainbat elkartek zein udal erakundeek planteatutako jarduera bakoitzera errazago hurbiltzea eta duten garrantzia nabarmentzea lortu nahi ditu.

Ia 60 orrialdek jasotzen ditu Otxarkoagako komunitatea osatzen duten alderdiak: udal zerbitzu nagusiak -Auzo Etxea, oinarrizko gizarte zerbitzuak, herritarren segurtasuna edo osasunarekin lotutakoak-, Otxarkoaga eta Txurdinaga aldean dauden ikastetxeak, edo auzoko bizitza soziala, kulturala eta aisiazkoa aberasten lan egiten duten era askotako elkarteak.

Erabiltzaileek eskatzen duten informaziora heltzeko, eskema erraza jarraitzen dute baliabideen gida berriaren arlo guztiek: Baliabidea edo dagoen elkartea, zehaztapen txiki bat eta herritarrek harekin harremanetan jarri ahal izateko aurkituko dituzten erak.

Otxarkoaga osorako eskuragarri dagoen kontsulta arin eta dinamikorako tresna bat da. Izan ere, Udalak dohainik banatuko ditu 3.500 ale baino gehiago auzokideeen artean, eta, auzo Etxean zein Udal Liburutegian ere eskura egongo da. Gainera gida Hiriko beste puntu batzuetan ere kontsultatu ahal izango da: Barrutietako Auzo Etxeetan, Liburutegi Publikoetan edo Udalaren web gunean, honako URLren bidez: www.bilbao.net/imagina_otxarkoaga/guia_recursos.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario