sábado, 22 de mayo de 2010

'IMAJINATU OTXARKOAGA' PROIEKTUAK

Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluetako Sailak beste ekintza bat jarri du abian auzoan gizalegezko jarrerak eta elkarbizitza bultzatzeko. Proiektu berri honen helburua elkarbizitza hobetzea da, horretarako gizalegezkoak ez diren zenbait jarrera aldatuta, kaltegarriak diren topikoak gaindituz eta elkarbizitzak Otxarkoagan dituen alde positiboak ahal den neurrian azpimarratuz.



IMAJINATU OTXARKOAGA plana taxutzean, auzotarrek euren kezka azaldu zuten auzoan ikus zitezkeen zenbait jokabideren aurrean; izan ere, tirabirak eta gatazkak sortzen baitziren. Auzotarren konpromisoan oinarrituriko plan zibikoa egiteko premiak eraginda, elkarbizitza baketsurako aurrerapausoak ematera bideratu zen proiektua.



Ardura, elkartasuna eta tolerantzia



Oinarrizko hiru zutabe nagusi izango ditu Otxarkoagan gizatasunezko jarrerak eta elkarbizitza sustatzeko programak: denon gauzen gaineko ardura eta gainerako pertsonenganako elkartasuna eta tolerantzia.



Programaren hiru euskarriak sendotzeko, gidaliburua atera dute, pertsonen arteko harremanak hobetzeko (besteei laguntzea eta irribarreak eta modu onak agertzea) eta denon ondasunak errespetatzeko lagungarriak diren jokamoldeak (sastarrak edukiontzietara botatzea edota espazio publikoak errespetatzea, esaterako) erakusteko.



Otxarkoagako etxeetan bihar bertan 2010eko maiatzak 14, banatzen hasiko da gidaliburua. Gainera, zabalkunde-kanpaina bereziak ere egingo dira, auzotarrak gizalegez jokatzera bultzatzeko eta mezua herritar guztiei hel dakien. Eskolak eta ume txikiak ere izango dira kanpainaren helburu: eskoletara eta “Imajinatu Otxarkoaga” planaren barruan egingo diren jarduera guztietara ere zabalduko da plana.





Otxarkoagako auzotarrek elkarbizitza baketsuaren kulturarekin konpromisoa hartzeko proiektu berria IMAJINATU OTXARKOAGA planaren barruko proposamenetako bat da. Auzoaren etorkizuna imajinatzeko, herritarren partaidetzan eta gizarteko eta auzoko eragileen parte hartzean oinarritutako plana da IMAJINATU OTXARKOAGA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario