viernes, 19 de marzo de 2010

UGARTE PLAZA AISIAGUNE HANDIA BIHURTUKO DA IMAJINATU OTXARKOAGA PROIEKTUKO 'IGANDETAN JOLASTU'

Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak Sailak, Otxarkoaga auzoko elkarteekin batera, “Igandetan jolastu” eskaintza abian jarri du. Ekimen horren bidez, kalea jolaserako agertoki moduan berreskuratu eta zenbait gizarte-kolektiborentzat jardunak egin nahi dira, modu horretan jolas egiteko modu desberdina sustatuz.



Ekimenaren bidez IMAJINATU OTXARKOAGA Plan Komunitarioan ezarritako konpromiso batzuk bete nahi dira, eta modu horretan, auzoko gazteen konpromiso asoziatiboa sendotu nahi da. Ildo horretatik, gutxienez bi orduko zenbait saio eskainiko dira hil bakoitzeko igande batean.




Horrela, Otxarkoagako Ugarte plazan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era hainbat jarduera egingo dira, horietako batzuk finkoak, besteak beste:



* Txikipark

* Txapen tailerra

* Eskulanen tailerra

* Marrazketa tailerra

* Eta haurrentzako jolasen ingurua.



“Igandetan Jolastu” ekimeneko jolasen eskaintza behar den moduan banatzeko, Ugarte plaza lau ingurutan banatuko da: bata jolas kooperatiboei erreserbatuta egongo da, hala nola konfiantza jolasak; bigarrenak txikipark hartuko du, txikienentzat bereziki pentsatutako eremua, eta hirugarren ingurua animaziora, musikara eta psikomotrizitatera erreserbatuta egongo da.



Otxarkoagako plazako laugarren eta azken inguruan, gazteek, eguerdiko 12:00etatik aurrera, hainbat tailer izango dituzte, eta igande batetik bestera desberdinak izango dira:



* Martxoak 28: Zirku-tailerra

* Apirilak 25: Dantza eta antzerkia

* Maiatzak 23: Ipuin-kontalaria

* Ekainak 20: Puzgarriak

* Irailak 26: Magia-ikuskizuna

* Urriak 17: Zientzia-tailerra

* Azaroak 21: Globloflexia

* Abenduak 19: Kultur Gabonak



Goizetik hasita, gutxi gorabehera 11:00etatik, astialdiko 5 begirale egongo dira aisia-eremu desberdinetan parte hartzen duten gazteen eskura, jarduerak behar den moduan garatzen direla bermatzeko.



Eta saioak amaitu eta plaza “Igandetan jolastu” ekimenaren hurrengo hitzordurako prest uzteko, parte-hartzaileek orrazketa ekologikoa egingo dute musikaren erritmoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario